PamplonUp

ETEAK ETA AUTONOMOAK
 

Laguntzak
establezimendu
seguruentzat

 

Diruz lagunduko ditugu COVID-19ak eragindako egoeraren aurrean zure establezimendua egokitzeko egindako gastuen % 85era bitarte.

Zein da diruz lagundutako zenbatekoa?

Justifikatutako gastuaren % 85era bitarte.

Lokal bakoitzeko gehieneko dirulaguntza: 1.000 € (zergak kanpo). Dirulaguntza eskatzeko gutxienez 200 euroko gastua egina izan beharko duzu, zergak kanpo.

Zer gastu mota dira?

2020ko otsailaren 1etik urriaren 15era bitarte egindako gastuak, biak barne, baldin eta COVID-19ak eragindako egoerarekin lotuta badaude:

  • Babes pertsonalerako material eta produktuak.
  • Testak eta langileen osasun-prebentziorako beste neurriak.
  • Lokalean bezeroak babesteko jarritako babes-elementuak.
  • Ohiz kanpoko garbiketak.
  • Kalitatea eta/edo edukiera kontrolatzeko sistemak.
  • Ekipamendu informatiko edo elektronikoa, etxetresna elektriko txikiak, altzariak eta bestelako elementu ez kontsumigarriak.

Zeintzuk dira bete beharreko betekizunak?

  • EJZn altan izatea Iruñean, deialdian aipatutako epigraferen batean. (Kontsultatu hemen).
  • Autonomoa, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko duzu.

Jardueraren titularrak autonomoa izan beharko du, edo 70 langile baino gutxiago dituen eta urtean 10 milioi euro baino gutxiagoko negozio-bolumena duen enpresa bat. Betekizuna da, baita ere, ez izatea enpresa txiki edo ertaina ez den enpresa bati elkartua edo horren partaidetzapekoa % 25 baino gehiagoko partaidetzarekin (ETEren definiziorako, Europako Batzordeak 2003ko maiatzaren 6an mikroenpresa eta enpresa txiki zein ertainei buruz emandako Gomendioa aintzat hartuko da).

  • Diruz lagundu daitezkeen gastuek eginak eta fakturek ordainduta egon beharko dute eskabidea aurkezteko unean.

Nola eta noiz aurkeztu behar dut eskabidea?

  • Telematikoki, hemen. Izapidera sartzeko identifikazio elektronikoa behar duzu: NAN-e edo Cl@ve ziurtagiria.
  • Eskabidea aurkezteko epea 2020ko urriaren 31n amaituko da.
  • Espedienteak sarrera-hurrenkeraren arabera tramitatu eta ebatziko dira, erabilgarri dagoen partida agortu arte.

Zer urrats egin behar ditut?

Bete zure datuak pantailan Egoitza Elektronikoak ematen dizkizun jarraibideak jarraituz.

Adi irakurri eskabidean egin beharreko urrats guztiak, eskura izan ditzazun elektronikoki erantsi beharreko agiri guztiak eskabideak bete baino lehen.

  • Eskatzailearen identitatea egiaztatzen duten agiriak. Izapidera zure identifikazio elektronikoarekin sartu behar duzu, eta beste pertsona edo entitate baten izenean egiten baduzu, agiria beteta erantsi beharko duzu. Egiaztatu behar dugu laguntza zein lokaletarako eskatu eta horren ordezkaria zarela.
  • Eskabidea. Izapidea egin bitartean agertzen zaizkizun jarraibideak jarraitu beharko dituzu. Horrek guztiak laguntza ematen digu dirulaguntza jasotzeko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatzen.
  • Fakturak. Fakturak eta horien ordainagiriak aurkeztu beharko dituzu, egindako gastuak diruz lagundu daitezkeen kontzeptuekin bat datozela egiaztatzeko.
  • Banku-kontuaren ziurtagiria. Dirulaguntzaren zenbatekoa dagokion kontu korrontean sartzen dugula ziurtatzeko.
  • Zergei eta Gizarte Segurantzari dagozkien betebeharrak eguneratuak edukitzearen gaineko ziurtagiria. Egoitza Elektronikoan izapidea egin bitartean aukera izanen duzu baimena emateko ofizioz egiaztatu dezagun. Dirulaguntza bat jasotzeko egunean izan beharko duzu zerga-ordainketa.
  • Justifikazio-kontu erraztua. Hau da, memoria bat honako hauekin: gastuen zerrenda, adierazita hartzekoduna, agiria, zenbatekoa, jaulkitze-data, establezimendu bakoitzari dagokion ehunekoa, ordainketa-data eta gastu bera diruz laguntzen duten bestelako diru-sarrera edo dirulaguntzak (zenbatekoa eta jatorria adierazita).  Atxikitako ereduarekin bat.

Behin eskabidea onetsita…

  • Nola eginen da dirulaguntzaren ordainketa? Dagokion zenbatekoa eskatzaileak adierazitako kontu korrontean sartuko da.
  • Udalak bere webgunean edo bestelako hedabideetan argitaratzen ahalko ditu diruz lagundutako establezimenduen izenak.
  • Iruñeko Udalak diruz lagundutako establezimenduaren seinalea eman eta eskatzen ahalko du, “Establezimendu seguruak” dirulaguntzen baitan.

 

SARTU*

*Identifikazio elektronikoa eduki behar da

Laguntza behar duzu?

Bideo tutorial honetan pausoz pauso gidatuko zaitugu eskaera aurkezteko.

Compártelo: